XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Zer moduz Sambo eta zu Kinbo? Zer berri? - Oso ongi nagusi - erantzun zioten biek batera.
- Ongi; bihar ikusiko dugu.
Orain beltz haietaz arduratu zaitezte: neska etxera, besteak beltz guztiekin batera. Ea azkar!.
Tom-ek Emelinaren nigarrak entzun zituen.
Gau ilunean neska gaztearen oihuak etxe barnean galdu ziren.
Kinbo-k eta Sanbo-k beste guztiak landaketako esklabuen egoitzetara
Hauek egur zaharrez eta bidoietako metalez eginak ziren eta ilaran jarririk kale antzeko zerbait osatzen zuten, etxe nagusitik zerbait aldenduak.
Osaba Tom-ek gutxienik ere etxola bat itxaro zuen gauero Idazti Sainduak irakur ahal izateko.
Baina begien aurrean ikusten zuena besterik zen, ez argi, ez ezer, ohearen ordez zakuzko lastai
Aterbe miserable haietako jendea orduan zetorren lanetik: arlote jantzitako gizon eta emakumeak, akituak, oinak arrastatzeko ere indarrik gabeak.
Esklabu taldeak ez zuen adorerik etorriberriez arduratzeko ere.
Euren artean entzun zitekeen gauza bakarra esku-errota
Egunsentitik ilunabarrera arte landan egoten ziren kotoin